Robert "Bob" Nesta Marley (1945eko otsailaren 6a - 1981eko maiatzaren 11) jamaikar kantari eta konpositorea izan zen. The Wailers (1964–1974) eta Bob Marley & The Wailers (1974–1981) ska, rocksteady eta reggae taldeetako kantari, gitarra jole eta konpositore nagusia izan zen. Reggae musikari ezagunena izaten jarraitzen du, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua[1]. mundu guztian zehar ezagutaraziz
Bere kanta ezagunenak "I Shot the Sheriff", "No Woman, No Cry", "Could You Be Loved", "Stir It Up", "Jamming", "Redemption Song", "One Love" dira, The Wailers-ekin batera "Three Little Birds", baita hilda geroko "Buffalo Soldier" eta "Iron Lion Zion". Bera hil eta hiru urtera argitaratutako abesti bilduma, Legend (1984), gehien saldutako reggae albuma da, AEBtan platino diskoa 10 aldiz[2] eta mundu guztian 20 milioi kopia salduta[3][4].
Datu Bitxiak
Bob Marley-k kontzertu baten aurretik, Superman, Iron Man, Spiderman, Hulk, Batman eta horrelako istorioak irakurtzen zituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario