Inauteriak Euskal Herrian neguko janari erreserbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrarari louta daude. Inauteriak Asteartean bukatzen dira eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua. Hainbat lekutan hurrengo larunbata ere erabiltzen da inauterietarako, adibidez Algorta eta Altsasun, eta igandea erabiltzen da Bilboko Santutxu auzoan. Zubieta eta Iturenen urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira (Astelehenean Zubietatik Iturenera eta asteartean alderantziz).
Euskal Herrian esan bezala Inauteriek tradizio luzea zuten. Hala ere Hego Euskal Herrian FrancorenNafarroan gehienek jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jai moduan. diktaduran zehar jai hauek debekatu eta asko galzorian egon ziren.
Araban Zalduondoko inauteriak dira ezagunenetakoak. Haietan, Markitos pertsonaia agertzen da.
Gipuzkoan Tolosa (ikus Tolosako inauteriak) eta Donostian dute garrantzi berezia eta biak ala biak inauteri hiritarrak dira. Inauterietako denbora arruntaz gain Ituren eta Zubietako inauteriak diren egun bertsuetan (Otsailaren 2a, Kandelaria) inude eta artzainen konpartsa ateratzen da Donostian. Antzuolan mantendu da sorgin dantza izeneko dantza, non mutilak neskaz mozorrotzen diren.
Zuberoan Maskaradak izaten dira garai honetan. Maskarada bi ataletan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.
Enkarterrin Carrascoliendas zuten izena eta parte-hartzaileek oilar beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz[1].
No hay comentarios:
Publicar un comentario